XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Badakizu, Onditz: Hemendik aurrera zeuk zaindu beharko duzu Mokobeltz.

- Zeuk emango dizkiozu alpistea eta ura; eta zeuk garbituko diozu kaiola.

- Oso ongi! Ikusiko duzue nola zaintzen dudan Mokobeltz polita! Lehendabiziko egunetan txorrotxio alaiez esnatzen zituen Moko beltzek etxeko guztiak.

Onditz oso gustora zegoen: - Nire Mokobeltz da munduko txoririk alaiena! Baina goiz batez oso gutxi kantatu zuen Mokobeltzek.

- Zer gertatzen ote zaio txoriari?- pentsatu zuen Onditzek.

Baina ez zen gehiegi kezkatu.

Hurrengo goizean Mokobeltzek ez zuen txorrotxio triste, labur bat besterik kantatu.

- Gaiso ote dago? - pentsatu zuen Onditzek.

Baina ez zen gehiegi kezkatu.

Eta hurrengo goizean Mokobeltzek ez zuen batere kantatu.

Joan zen Onditz kezkatuta balkoira eta han ikusi zuen Mokobeltz, kaiolako ertz batean triste-triste eta geldi-geldi.

- Zer gertatzen zaizu?- galdetu zion Onditzek.

Eta Mokobeltzek triste begiratu zion baina ez zuen txorrotxiorik egin.

- Aita, aita! oihu egin zion Onditzek aitari Mokobeltz hiltzen ari da! Etorri zen aita sukaldetik balkoira eta esan zion Onditzi: - Onditz, Onditz! Mokobeltz berehala hilko zaizu alpistea eta ura ematen ez badizkiozu.

-Zuk egunero bazkaltzen eta afaltzen duzu, ez da? Ba, berdin Mokobeltzek ere.

Eman zizkion Onditzek alpistea eta ura Mokobeltzi eta berehala hasi zen kantari.

Harrez geroz, Onditz ez da inoiz ahazten alpisteaz eta uraz eta Mokobeltzek esnatzen ditu goizero Onditz, aita eta ama bere txorrotxio alaiez.

IPUINAREN ABESTIA